Kataluniako Diada

Espainiako ereserkia Casanovaren omenezko ekitaldian

Rafael Casanovari eginiko lore eskaintza eten egin behar izan dute une batez, hotel bateko bozgorailuetatik Espainiako ereserkia entzuten zelako.

2019ko irailaren 11
10:04
Entzun

Irailaren 11 guztietan bezala, Rafael Casanova politikari historikoaren omenezko ekitaldiaren hasi dute gaur ere Kataluniako Diada. Ekialdia El Segadors Kataluniako ereserkia entzunez hasi ohi dute normalean Generalitateko buru eta gizarte zibileko ordezkariek. Gaur, baina, inguruko hotel bateko bozgorailuek hartu dute protagonismoa: izan ere, ekitaldia hastear zela, Espainiako ereserkia jarri dute ozen.

Espainiako ereserkia entzuten zela eta, lore eskaintzaren zeremonia eten dute une batez. Musika gelditu denean, jarraitu egin dute agendarekin. Monumentura gerturatzen lehenak mossoak eta suhiltzaileak izan dira.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.