Espetxe Zuzendaritzak ukatu egin dio Sanchezi Kataluniara lekualdatzeko eskaria

Jordi Sanchez ANCko presidente zela, urriaren 1eko erreferendumerako hauteskunde kanpainako ekitaldi batean, joan den irailaren 29an. QUIQUE GARCIA, EFE
2017ko azaroaren 17a
20:05
Entzun 00:00:0000:00:00

ANCko presdiente ohi eta Junts per Catalunyaren zerrendako bigarrenak Quatre Camins espetxera aldatzeko eskatu zuen, familiarengandik eta bere abokatuarengandik gertu egoteko. Sanchezek auzitegiaren deialdi guztiei erantzuteko borondatea agertu duela nabarmendu du.

Aldiz, Madrilgo Soto del Real kartzelan jarraituko du Jordi Sanchezek, Espetxe Zuzendaritza Nagusiak haren eskaria baztertu ostean. Sanchez Madrilen egoteak Auzitegi Nazionalak agindu ditzakeen neurriak betearaztea "erraztu" egiten duela argudiatu du Espetxe Zuzendaritzak. Horrez gain, adierazi du Sanchez Estremeran egoteak ez duela eragozten haren komuikaziorako eskubidea, ezta defentsa eskubidea ere.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.