Espetxetik atera dira sei kontseilariak

100.000 euroko fidantza ordaindu dute.

Bassa eta Borras, espetxetik atera ondoren. MARTA S.SUGRAñES,‏ @MARTA_SUGRANES
Berria
2017ko abenduaren 4a
18:55
Entzun

Epaileak espetxetik ateratzeko fidantza jarri eta ordubete atera dira Alcala-Mecotik Dolors Bassa eta Meritxell Borras. Hilabete bat egin dute kartzelan, eta gaur Pablo Llarenak 100.000ko fidantza onartu ondoren atera dira kalera, Ara egunkariak jakinarazi duenez. 18:30 inguruan atera dira, berriz, Jordi Turull Generalitateko bozeramailea, Raul Romeva Atzerri kontseilaria, Carles Mundo Justiziakoa eta Josep Rull Lurralde Antolamendukoa.

Bassak eta Borrasek senideak eta ERCko eta PDECATeko ordezkaritza zabal bat zuten espetxe atarian zain. Baita bi alderdi horiek Espainiako Kongresuan dituzten bozeramaileak ere, Joan Tarda eta Carles Campuzano, eta Anna Simo Kataluniako Parlamentuko lehen idazkaria eta David Bonvehi PDECATeko burua.

Borras makuluekin atera da, kartzelan kirola egiten orkatila bihurritu baitzuen. Duela gutxi Bassa eta Borras buztingintza tailer batean eman zuten izena.

Romeva, Bassa eta Mundo hautagai dira abenduaren 21eko bozetan ERCren zerrendan, eta Turull eta Rull PDECatenan. Ez da aurkeztuko, berriz, Borras.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.