Washingtonek ukatu egin zuen atzo CIAko buru Porter Goss dimisioa ematera derrigortu zuela. Zenbait iturriren arabera, AEBetako presidente George Bushek Gossenganako konfiantza galdu zuen eta horregatik utzi zuen hark kargua. Michael Hayden AEBetako Aireko Armadako burua izandakoa da Goss ordezkatzeko hautagai nagusia. Segurtasun Nazionalerako Agentziako buru zenean, ehunka herritar espiatzeko agindu zuen Haydenek.
ESTATU BATUAK. Porter Goss CIAko burua dimisioa ematera derrigortu zuela ukatu egin du Etxe Zuriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu