Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Bagdad Irakeko hiriburuan xiitak eta suniak bereiztu ahal izateko harresia eraikitzeari ekin diote, erasoak saihestu asmoz. AEBetako Armadako iturriek esan dutenez, sunien Azamiyah auzoa babestu nahi dute, xiiten auzoez inguratuta dagoelako. Harresiak bost kilometroko luzera izango du eta 3,6 metroko altuera.
Harresia eraikitzen ari den esparru hori "oso gatazkatsua" dela diote AEBek, eraso garrantzitsu asko egon direlako elkarren artean.
Bagdaden hesiak eta segurtasun kontrolak ugari diren arren, lehendabiziko harresia izango da. Sunien auzo hori erabat inguratuko du, eta bertara sartzeko trafiko kontrolak igaro beharko dira, irakiar soldaduek kontrolatutakoak.
Irak
Estatubatuar soldaduak xiitak eta suniak bereizteko harresia eraikitzen ari dira Bagdaden
Bost kilometroko luzera izango du eta 3,6 metroko altuera. Sunien auzo bat babestu nahi dutela esan dute, eta erasoak saihesteko helburua dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu