kataLUNIA

Estatutua murrizten badute ere ez ditu hauteskundeak aurreratuko Montillak

2010eko urtarrilaren 7a
12:53
Entzun 00:00:0000:00:00
PSCk jakinarazi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Estatutu berria murriztuko balu ere Jose Montilla (PSC) Generalitateko presidenteak ez lituzkeela hauteskundeak aurreratuko.

PPk sartu zuen Estatutuaren aurkako helegitea aipatutako auzitegian, 2006an, itunak Espainiako Konstituzioa urratzen duelakoan. PPren arrazoi nagusiak: itunean 'nazioa' hitza aipatzen dela eta lehen hizkuntza bezala katalana jartzen dela. Kataluniako herritarrek eta Parlamentuak, eta Espainiako Kongresuak 2006an onartu zuten, bozketa bidez, Estatutu berria, baina oraindik indarrean jarri gabe dago, helegitea dela medio.

"Montilla pertsona serioa da, konpromisoak betetzen dituena", adierazi du Jose Zaragoza PSCko antolaketa idazkariak gaur.

ERCrekin eta ICVrekin dago Kataluniako gobernuan PSC, eta aurtengo izango dira hauteskundeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.