Espainiari zigorra jarrita ere, salaketa jarri zutenei ez die arrazoi osoa eman Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak. Izan ere, salaketa jarri zutenek diotenez, Espainiak Europako Giza Eskubideen kartako hirugarren artikulua hausten zuen, non torturak debekatzen diren.
Salaketa jarri zuten 15 lagunetatik sei "talde armatuko kide" izateagatik eta legez kanpo armak edukitzeagatik zigortuak izan ziren 1995ean. Salatu zutenez, 1992an atxilotu zituztenean Guardia Zibilak torturatu egin zituen.
Giza eskubideak