Hilaren 19an, datorren asteartean, amaituko da Kataluniako Parlamentuko bozetarako kanpaina. Egun horretan egingo dituzte alderdiek azken ekitaldiak, tartean baita ERCk ere. Ordea, alderdi horrena berezia izango da, Estremerako espetxe oarean, Madrilen egingo baitute. Bertan dago preso Oriol Junqueras zerrendaburua azaroan 2az geroztik.
Ekitaldian izango dira Bartzelonako eta Tarragonako ordezkariak, tartean Esquerrako diputatu eta hautagaiak, eta Junquerasen "bidegabeko espetxealdia" salatuko dute. Ez da, baina, mitinik egingo, horren ordez elkarretaratzea egingo dute presondegitik metro gutxira.
ERCk zentzugabetzat jo du Generalitateko sei kontselari baldintzapean aske uztea, eta aldiz, Junquerasek, Jordi Sanchezek eta Jordi Cuixartek kartzelan jarraitzea. "Erabakiak ez dauka oinarri juridikorik. Ez da kasualitatea presidente izatera hel daitekeen hautagaiari preso eustea".