Protestak herrialde arabiarretan

Etorkinak kartzelatzeko legea errefusatu du EBk

2011ko apirilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Italiak 2009an etorkinen inguruan indarrean jarritako legea errefusatu du EB Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak. Arau horren arabera, kanporatzeko agindua betetzen ez duten etorkinak urtebete eta lau urte arteko espetxealdiarekin zigortu ditzake Erromak. Europako auzitegiak, horrela, Hassen el Dridi etorkin aljeriarrari eman dio arrazoia—2010ean urtebeteko espetxealdia ezarri zioten Italian—. EBren auzitegiak dioenez, legea batasuneko arauen aurkakoa da, eta «oinarrizko eskubideen errespetuan oinarritutako aberriratze politika» arriskuan jartzen du. Italiako Gobernuak adierazi du ebazpenarekin ez dagoela ados. Etorkinak aberriratzea «ezinezkoa» bihur litekeela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.