Uigur etniako bi kide jipoitu eta hil izana salatzeko protestek ez dute etenik Txinan, eta gaur ere mobilizazioetan ari dira uigurrak Xinjiang eskualdean, Urumqi hiriburuan. Horiek mozteko asmoz, eskualdeko Txinako Alderdi Komunistako idazkari Wang Lequanek Urumqirako etxeratzeko agindua eman berri du; horren arabera, herritarrek ezingo dute gaueko bederatzietatik goizeko zortziak arte kalera atera. "Kaosa handitzea eragozteko eman dugu agindua", esan du, telebistan egindako hitzaldian.
Igandeaz geroztik 156 lagun hil ditu Txinako Poliziak, iturri ofizialen arabera, eta milatik gora zauritu. Uigurrek diote mila pasa direla hildakoak.
Tiananmengo 1989ko gertaerez geroztik, Txinan jazo den liskar handienetako bat piztu da Xinjiangen.Diasporako uigur taldeen arabera, Polizia manifestariei oldartu zitzaienean hasi ziren istiluak. Txinako Gobernuaren esanetan, ordea, erbestean bizi diren uigurrek piztu zuten liskarra.ç
Xinjiango agintarien arabera, atzo hainbat "gaizkilek" jendea erasotzeari ekin zion makil eta labanaz, eta 261 ibilgailu kiskali zituzten -haien artean, 190 autobus, 10 taxi eta Poliziaren bi auto-. 203 denda eta 14 etxebizitza suntsitu zituztela ere adierazi zuten.
Txinako presidente Hu Jintaok ez zuen istiluei buruzko adierazpenik egin.
MunDUA
Etxeratzeko agindua eman dute Urumqin, uigurren protestak mozteko asmoz
Iturri ofizialen arabera, 156 lagun hil ditu Txinako Poliziak Xinjiang eskualdean. Uigurrek diote mila pasa direla hildakoak. Gaur ere mobilizazioak egiten ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu