Astelehen gauerdian hasiko da juridikoki Europako Batzorde berriaren agintealdia. Nolanahi ere, Europako Kontseiluaren oniritzia lortu behar du aurrena; bihar jasoko du babes hori, EBko 25 estatuetako Justizia eta Barne ministroek Bruselan egingo duten bileran.
Barrosoren taldeak 25 kide ditu bera barne dela, hau da, estatu bakoitzeko ordezkari bat. Europako popularren gehiengoak proposamenaren alde bozkatu du eta eurodiputatu sozialista gehienek ere bai. Aldiz, Berdeen eta Ezker Bateratuaren ordezkariek kontrako botoa eman dute.
EAJren izenean Galeuzca koalizioarekin aurkeztu zen Josu Ortuondo abstenitu egin da. EA Herrien Europa koalizioarekin aurkeztu zen, eta ERCko Joan Bernat katalanak erdietsi zuen eserlekua. Hark kontra bozkatu du.
Euskal Herriko gainerako europarlamentariek —Mayor Oreja (PP), Iturgaitz (PP), Pomes (PP), Diez (PSOE), Durkhop (PSOE) eta Lamassoure— alde bozkatu dute.
Europako Batzordea