Europar Batasuna
Europak oraingoz ez du Konstituziorik izango, negoziazioak bertan behera uztea erabaki baitu Berlusconik
Europak oraingoz ez du Konstituziorik izango. Europar Batasuneko 25 goi-agintariek ez dira akordio batera heldu Bruselan, herrialde bakoitzak izango duen botere banaketa zehazterakoan izan dituzten desadostasunak direla medio. Silvio Berlusconi Europar Batasuneko behin-behineko presidenteak hartu du negoziazioa bertan behera uzteko erabakia. Orain negoziazioei berriz noiz ekingo dien zehaztea falta da.
Silvio Berlusconi Italiako presidenteak hartu du erabakia Europar Batasunaren presidente den aldetik. Jarrerak oso urruti daude elkarrengandik, eta ezin izan du erdibideko formularik aurkeztu ere egin. Iturri diplomatikoen arabera, Poloniak botere handiagoa eskatzen zuen eta bestetik, Jacques Chirac Frantziako presidenteak Espainia eta Poloniak botere gehiago ez izatea proposatzen zuen. Bi arrazoi horiek izan dira goi-bileraren porrota eragin dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu