elkaRRIZKETA AURRERAPENA

"Europako Batasunaren baitan Kataluniako estatua sortu nahi dugu"

Joan Laporta Solidaritat Catalana per la Independencia alderdiko burua da Kataluniako Legebiltzarrerako bozetako presidentegaietakoa eta hari Joan Canela i Barrull kazetariak elkarrizketa egin dio BERRIArako. Kazetak bihar argitaratuko du. Aurrerapena da hau. Igandean izango dira hauteskundeak.

2010eko azaroaren 23a
15:57
Entzun 00:00:0000:00:00
Hona hemen Joan Laportaren esan batzuk, aurrerapen gisa:

- "Gainontzeko alderdiek moldaketak proposatzen dituzte, baina ez aldaketarik. Guk, aldiz, datorren legealdian Kataluniaren independentzia aldarrikatzea proposatzen dugu, Europako Batasunaren baitako estatua sortzeko".

- "Ez diogu, inolaz ere, inori ikasgairik eman nahi. Gu Kataluniaz eta Herrialde Katalanez arduratzen gara, eta ez diogu inori gomendiorik eman beharrik. Bakoitzak bere arazoak ditu, eta gu ahalegina egiten ari gara Kataluniako herritarrentzat konponbiderik onena emateko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.