Migrazioak

Europako Kontseiluak Espainiari ohartarazi dio ezin dituela migratzaileak masiboki kanporatu

Migratzaile guztiek asilo eskaera prozedura behar bezala egiteko eskubidea dutela ekarri dio gogora Espainiari Kontseiluak, Ceuta eta Melillako hesia igarotzen dutenek barne.

Migratzaile batzuk, abuztuan, Ceutako hesia igaro ondoren. JOSé M. RINCóN, EFE
2018ko irailaren 6a
13:27
Entzun

Migrazio eta Errefuxiatuei buruzko Europako Kontseiluko idazkaritza nagusiak egin du oharra. Tomas Bojek ordezkari bereziaren zuzendaritzapean, Espainian 18tik 24ra bitartean izandako gertaerak ikertu ditu Kontseiluak. Oro har harrera etxeen balorazio baikorra egiten badu ere, Ceuta eta Melillakoak gainezka gaudela kritikatu du, eta bereziki jarri du arreta adingabeen zentroetan. "Bakarrik dauden dozenaka adingabe babes sistematik erori dira Ceutan eta Melillan".

Asilo eskaeren tramitazioa eraginkorrago egin behar dela ere esaten du Kontseiluak. Pilatu egiten direla, eta makal tramitatzen direla salatu du. Gainera, iristen direnek prozedura justurako eskubidea dutela nabarmendu du, eta Espainiari ohartarazi dio ezin dituela migratzaileak masiboki kanporatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.