Gehiengo osoz onartu du gaur Europako Parlamentuak 120.000 errefuxiatu hartzea. Martin Schulz Europarlamentuko presidenteak aurkeztu zuen proposamena presazko prozedura bitartez aurreko asteazkenean, eta berehala izan zuen talde politiko nagusien oniritzia. Orain Europako Batzordeak onartu beharko du neurri berria. Hala ere, batzordeak proposatutako kuota bidezko banaketaren aurka agertu dira Hungaria, Txekiar Errepublika, Eslovakia eta Errumania.
Errefuxiatuen krisia
Europako Parlamentuak baiezkoa eman dio 120.000 errefuxiatu hartzeari
Hartu beharreko errefuxiatu kopuruaren erabakia Europako Batzordearen esku badago ere, aurretik parlamentuari galdetu behar dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu