ETAri keinu garbi bat eskatu diote: "indarkeria utzi eta armak baztertzea", horrela, "lasaitasun klima" bat sortzen lagunduz, klima horretan, gatazkaren konponbidea aurkitzeko. Bestalde, euskal gobernuari, espainiarrari eta alderdi politiko guztiei" ere keinuak eskatu dizkiote. Agirian agertzen ez den arren prentsaurrekoan honela definitu dituzte keinu horiek: "presoak hurbiltzea, alderdien legea atzera botatzea eta elkarrizketan sakontzea".
"Bakearen aldeko pertsona eta elkarteak" direla diote agiriaren sinatzaileek, eta indarkeria guztien kontra egon direla beti: "gerra, errepresioa, tortura, terrorismoa eta genero biolentzia". "Heriotzen gainean ezin da proiektu politikorik eraiki", diote.
Euskal Herrirako "bakea eta justiziaz" osatutako etorkizuna nahi dutela, "hilketarik, mehatxurik eta jazarpenik gabe".Euskal Herrian proposatu daitezkeen "proiektu politiko guztiak" eztabaidatzearen alde azaldu dira.
Bide horretan, "azken urteetan ez zegoen" gobernu espainiarraren elkarrizketarako jarrera egokia dela diote.
Proposamena