Evo Morales Boliviako presidente hautatu dute bigarrenez jarraian, atzo egin zituzten bozetan eta beraz,estatua erreformatu ahal izateko proiektu politiko berri bat gauzatzeko nahikoa sostengua lortu du. Lehen datuen arabera, bozen %61 eta %63 arteko babesa jaso du buruzagi aimarak. Senatuan eta Kongresuan ere garaipena eskuratu du datu ez ofizialek diotenez.
Presidentetzarako hauteskundeak jarraian irabazten dituen hautagai bakanetakoan bihurtu da Morales: 1964.an Paz Estenssoro izan zen garaipena berretsi zuen presidente bakarra.
Oposizioko alderdiko Manfred Reyes Villak, berriz, bozen %23ko lortu ditu lehen zenbatzeek diotenez.
Orotara bost milioi lagunek izan dute bozkatzeko aukera.
munDUA