Boliviako hauteskunde orokorretako botoen %30,7 zenbatuta dutela, Evo Morales gaurko presidenteak (MAS Sozialismorako Mugimendua) %51,2ko babesa lortu du. Manfred Reyes hautagaia (Konbergentzia Nazionala) geratu da bigarren, %37,5eko babesarekin.
Batasunak Nazionalak (UN; zentrokoa) %7,1 lortu du orain arteko zenbaketa ofizialaren arabera, Aliantza Sozialak (AS) %2,9.
2005ko abenduaren 18ko bozetan botoen %53,7 lortu eta herrialdeko lehen presidente indigena bilakatu zen Morales. Orain estatu eredu berria gauzatu nahi du hark, urteotan abian jarritako "iraultza demokratikoan eta kulturalean" sakontzeko asmoz. Batzar Plurinazionalak Diputatuen Ganbera eta Senatua bildu gura ditu bere baitan orain; tartean, erakundeak erreformatzeko gaitasuna izateko organo berriak: Auzitegi Konstituzionala, Auzitegi Gorena eta Hauteskunde Auzitegia.
Bolivian 1982an berriz ere demokrazia ezarri zutenetik, herrialdean egindako zortzigarren hauteskundeak izan ziren igandekoak. 25 urteotan hamar presidente izan dituzte, krisi politikoak tarteko.
bolivia
Evo Moralesek %51ko babesa lortu du, botoen herena zenbatuta dutela
Boliviako gaurko presidenteak %14ko aldea kentzen dio Manfred Reyes hautagaiari. 2005ko hauteskundeetan %53 lortu zuen Moralesek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu