Bolivia

Evo Moralesen garaipena berretsi dute, baina uste baino alde txikiagoarekin

Orain arteko zenbaketa ofizialaren arabera, %47ko babesa jaso du gaurko presidenteak eta %41ekoa Manfred Reyesek.

2009ko abenduaren 8a
19:29
Entzun
Boliviako hauteskunde orokorren aurreneko emaitza ofizialen arabera, Evo Morales gaurko presidentea izan da garailea. Dena dela, uste baino alde txikiagoa atera dio bigarrenari. Izan ere, atzo behin-behineko emaitzek zioten %60ko babesa lortuko zuela Moralesek (MAS Sozialismorako Mugimendua) eta, oraingoz behintzat, ez da hala. Botoen %20,6 zenbatuta dela, %47,8ko babesa jaso du. Manfred Reyes hautagaiak (Konbergentzia Nazionala), %41,4koa.

Besteak: Batasunak Nazionalak (UN; zentrokoa) %6,7, Aliantza Sozialak (AS) %2,7.

2005ko abenduaren 18ko bozetan botoen %53,7 lortu eta herrialdeko lehen presidente indigena bilakatu zen Morales. Orain estatu eredu berria gauzatu nahi du hark, urteotan abian jarritako "iraultza demokratikoan eta kulturalean" sakontzeko asmoz. Batzar Plurinazionalak Diputatuen Ganbera eta Senatua bildu gura ditu bere baitan orain; tartean, erakundeak erreformatzeko gaitasuna izateko organo berriak: Auzitegi Konstituzionala, Auzitegi Gorena eta Hauteskunde Auzitegia.

Bolivian 1982an berriz ere demokrazia ezarri zutenetik, herrialdean egindako zortzigarren hauteskundeak izan ziren igandekoak. 25 urteotan hamar presidente izan dituzte, krisi politikoak tarteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.