EZLNren ordezkari lanak hainbatetan egin izan zituen Ramonak, besteak beste, 1996ean Mexiko hiriburuan egin zen Indigenen Lehendabiziko Batzarrean, eta 2001ean Mexikoko Kongresuan diputatuei indigenentzako legea exijitzeko. Finean, indigenen eta emakumeen eskubideen aldeko aldarrikapenak izaten ziren Ramonaren hitzaldien funtsa. Hizlari trebea zen. Iragan irailaren 16an egin zuen jendaurreko azken agerraldia. 40 urte inguru zituela hil zen atzo.
Zapatisten azken ekimena Mexiko osoan ezkerreko fronte zabal bat eratzea da, betiko alderdien itzaletik kanpo. Izan ere, uztailean lehendakaritzarako hauteskundeak egingo dituzte, eta ekimen horren bidez esku hartu nahi dute zapatistek. Horretarako, urtarrilaren 1ean bidaia hasi zuen Marcos komandanteordeak, Mexiko osoan mezu hori zabaltzeko asmoz. Ramona komandantea hil dela eta, egun batzuetarako eten egin du bidaia.
Chiapas