Herrialde arabiarretan bizi den egoera «larriaren» aurrean nekazaritza iraunkorrean inbertitu behar dela ere azpimarratu du FAOk urteroko txostenean. Egungo ekoizpenarekin ezin baitute elikagaien eskaria ase. Jacques Diouf FAOko zuzendariaren arabera, erakundeak eskariaren eta eskaintzaren desorekak krisia eragin lezakeela ohartarazi zion nazioarteari. «Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean gertatzen ari denak, hainbat urtez esandakoa baieztatzen du».
Afrika iparraldean ur gutxi dutenez lantzeko lur gutxi dute.Guzti horrek eztandarazi du egoera. Egonkortasuna berreskuratzeko, herrialde arabiarretako buruzagiek herritarren bizi baldintzak hobetu beharko dituztela gaineratu du Dioufek.
Urtez urte herrialde garatuetan nekazaritzara bideratutako laguntzak murriztu izana ere kritikatu du FAOk. Nekazaritzaren sektorea indartu behar dela azpimarratu du, beste behin.
Bestalde, emakumezkoek nekazaritza baliabideak eskuratu ahalko balituzte, munduan gosea gutxitzea lortuko litzatekeela azaldu du FAO Elikadura eta Nekazaritzako Nazio Batuen Erakundeak urteroko txostenean. Izan ere, gizonezkoen aukera berdinak balituzte nekazaritza ekoizpena handitzea lortuko litzateke.
Iaz 925 milioi pertsona elikatzen ziren gaizki. Horietatik 906 milioi garatutako herrialdeetan bizi ziren FAOren arabera.
Protestak herrialde arabiarretan
FAOk herrialde arabiarretako egonkortasun faltaz ohartarazi zuen nazioartea
Eskariaren eta eskaintzaren arteko desorekak eragin du krisia, FAOren urteko txostenaren arabera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu