Mundua

FARCeko 20 bat gerrillari hil dituela dio Kolonbiako armadak

Cauca departamenduan gerrilla taldearen kontrako bonbardaketan hil zituztela azaldu du Bogotako gobernuak.

2008ko uztailaren 24a
10:12
Entzun
Kolonbiako Gobernuak gaur adierazi du joan den astelehenean armadak FARC gerrilla taldeko 20 bat ekintzaile hil zituela, Cauca departamenduan (hego-ekialdean) zuten kanpamendu bat bonbardatuta. FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrak gerrillak ez du informazio hori baieztatu, ezta iturri independenteek ere.

Bogotako gobernuak azaldu duenez, "gerrillari urtebeteko jarraipena eta ikerketa egin ondoren, pertsona bat atxilotzea eta borroketan gutxienez 20 lagun hiltzea" lortu du Kolonbiako armadak. "Gainera, armamentua, munizioa, intendentziako materiala eta interes estrategiko handiko informazioa atzematea lortu dugu. Kanpamendu basea ez ezik, trebakuntza eskola bat ere aurkitzerik izan dugu", dio ohar ofizialak.

Astelehenean bertan, AEBetara joan aurretik Kolonbiako Defentsa ministro Juan Manuel Santosek adierazi zuen gutxienez zazpi gerrillari hil zituztela Cauca departamenduan,Corinto udalerriko landa eremu batean armadak eginiko bonbardaketan. Halere, hildakoen kopurua hogeiraino igo zitekeela aurreratu zuen. "Oso kolpe zehatza izan zen. Orain arte zazpi dira hildakoak -hamar fusil baino gehiago atzemanak-, eta itxuraz, hogeitik gora igo daiteke hildakoen kopurua".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.