Juan Manuel Santos Kolonbiako Gobernuko presidenteak jakinarazi du Jorge Briceño Mono Jojoy FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarreko buruzagi militarra hil dutela gaur kolonbiar soldaduek. "Terrorearen sinboloa erori da", esan du Santosek New York-en, Nazio Batuen Erakundearen bilera batera sartu aurretik.
Kolonbiako hedabide batzuen arabera, herrialdeko erdialdean hil dute FARCeko buru militarra, Meta departamenduan, armadaren bonbardaketa batean. FARCeko beste hogei bat gerrillari ere hil dituzte. Iturri ofizialen arabera, 30 hegazkinek, 27 helikopterok eta 400en bat soldaduk hartu dute parte operazioan.
1953an jaio zen en Briceño, Cabrera herrian (Kolonbia). 1975ean sartu zen FARCen. Kolonbiako eta Ameriketako Estatu Batuetako gobernuek dirutza eskainia zuten hura harrapatzen laguntzeagatik.
munDUA