KOLONBIA

FARCen kontrako erasoei berriro ekiteko agindu du Santosek

11 militar hil dituzte Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek eraso batean.

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea, FARCen aurkako bonbardaketak eten egingo zituela iragartzeko emandako prentsaurrekoan. EFRAIN HERRERA / EFE
2015eko apirilaren 15a
16:14
Entzun 00:00:0000:00:00

FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileen kontrako bonbardaketak eteteko agindua emana zuen Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak, baina etenaldi hori bertan behera utzi du Santosek. Hala erantzun dio FARCek eginiko erasoari.

Santosek Calin eginiko agerraldi batean adierazi duenez, FARCen erasoa "nahita egindakoa" izan da: "Hori aldebakarreko su-etenaren konpromisoaren urraketa argia da". Iazko abenduan eman zuen FARCek menia, eta iragan martxoaren 11n agindu zuen Santosek gerrillaren kontrako erasoak etetea. Hilabeterako eman zuen Santosek su-etena, eta luzatu egin zuen ostegunean.

Kolonbiako 11 militar hil ditu FARCek Kolonbia hego-ekialdean eginiko eraso batean. Horrekin batera, gerrillak beharrezkotzat jo du alde biko su-etena. Agerraldian, Santosek ohartarazi du erasoa ez dela zigorgabe geratuko, eta "neurri sendoak" iragarri ditu.

2012 amaieran hasi zituzten bake elkarrizketak gerrillak eta Kolonbiako Gobernuak, eta bost puntu ditu agendak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.