Orain egun batzuk adostutako finantza sistema aldatzeko erreforma onartu du AEBetako Senatuak, aldeko 60 eta kontrako 39 botorekin. 1929ko krisialdiaz geroztik onartutako erreformarik sakonenak hainbat arlotan ekarriko ditu aldaketak: bankuen funtzionamendua aldatuko du, kontsumitzaileentzako babes berriak jarriko eta AEBetako Gobernuak finantza sektorean duen eskumena handituko. Testuan Barack Obama AEBetako presidentearen sinadura falta da bakarrik. Hurrengo astean sinatuko du.
Orain bi urte munduko finantza sistema kolokan jarri zuen krisia izan zen. Erreformaren helburu nagusia krisi hori eragin zuten gehiegikeriak arautzea da. Obamak atzo adierazi zuenez, "Wall Streeteko hainbat sektoreren ausarkeriak eta arduragabekeriak ekonomia infektatu zuen eta milioika lanpostu eta hiritarren aurrezkiak galdu ziren". AEBetako presidenteak pozez hartu du erreforma onartzea eta gehitu du historian inoiz ez bezala "babestuko" duela kontsumitzailea.
Erreforma legeak finantza merkatuen arlo guztietan eragingo du, kontsumitzaileek hipotekak eta kreditu txartelak lortzeko modutik hasita, Gobernuak porrot egindako finantza enpresak desegiteko moduetaraino.
EKONOMIA
Finantza sistema aldatzeko erreforma onartu dute AEBetan
Senatuak bart onartu ditu aldaketak, azken 70 urteetan finantza sisteman izandako handienak. Bankuen funtzionamendua aldatuko du eta inoiz ez bezalako eskumenak izango ditu gobernuak finantza sektorean. Barack Obamaren sinadura baino ez da falta erreforma onartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu