"Dirudienez, eraso jihadista bat izan da", erran dio Frantziako Le Monde egunkariari Armand Beouinde Uagaduguko alkateak. Hainbat lagun hil dituztela adierazi dute gobernuko iturriek, baina ez dute argitu zenbat. AFPk eman du kopururik handiena, segurtasun zerbitzuak iturritzat aipatuta. 28 lagun horiek kuartel militarrean hil dituztela argitaratu du agentziak. Gobernuak adierazi du indar armatuetako zazpi kide hil dituztela, eta horiek, berriz, lau erasotzaile hil dituztela.
Frantziako Gobernuko iturriek adierazi dute egoera "kontrolpean" dagoela enbaxadan. Burkina Fason dituen soldaduak hedatzeko agindu du Parisek, eta Jean-Yves Le Drian Atzerri ministroak erran du ez dutela Frantziako herritartasuna duen inoren heriotzaren berririk.
2016an Al-Qaedari lotutako muturreko islamistek 30 lagun hil zituzten Uagaduguko jatetxe baten eta hotel baten aurka egindako eraso bikoitz batean.