mundua

Frantziako Kontseilu Konstituzionalak ontzat jo du erretreten erreforma

2010eko azaroaren 9a
18:44
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziako Errepublikako erretreten erreforma behin betikoa da dagoeneko, Kontseilu Konstituzionalak ontzat jo duelako gaur, PSren helegitea atzera botata. Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak bihartik aurrera izenpetu ahal izango du legea. Senatuak eta Asanblada Nazionalak duela bi aste onartu zuten erreforma. Sindikatuek adierazi dute borrokan segituko dutela.

Ondorioz, erretiroaren adina 60 urtetik 62ra atzeratuko du gobernuak, eta pentsioa oso-osorik jasotzeko eskubidea 65 urtetik 67ra atzeratuko du. Auzitegiak Sarkozyri gomendatu dio egitasmoko hainbat neurri beste lege batzuen bidez indarrean sartzeko.

Sindikatuak ekainean hasi ziren erreformaren aurkako protestekin, eta mobilizazio handiak izan dira; besteak beste, Baionan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.