AQMI Magreb Islamiarreko Al-Qaeda talde islamistak mundu osoan Frantziako interesen aurka atentatuak egiteko deia egin du, Abu Yusef al-Annabi buruzagietako batek grabatutako bideo batean. François Hollande Frantziako presidenteak esan du «oso serio» hartu dutela AQMIren mehatxua.
Frantziak Malin egindako esku hartzea da AQMIren deiaren arrazoietako bat. Tuareg independentistek Azawadeko Kontseilua sortu dute berriki, Maliko Gobernuarekin beren lurraldearen estatusa negoziatzeko. Azawadeko hiru hiri nagusietako bat, Kidal, kontrolpean dute independentistek.