Bahiketa okzitanian

Frantziako segurtasun indarrek hil egin dute Trebeseko bahitzailea

Gizonezko batek hainbat lagun izan ditu bahituta Estatu Islamikoaren izenean, eta bahitzaileaz gain, beste bi lagun hil dira.

Frantziako polizia, Trebeseko supermerkatu baten ondoan izan den erasoari lotutako frogak biltzen. AMENVALS NATHALIE, EFE
Berria
2018ko martxoaren 23a
10:06
Entzun

Bahitzailearen hilketarekin amaitu da gaur goizean Trebesen (Okzitania) supermerkatu batean izan den bahiketa. Goizean gizon bat saltokian sartu da Estatu Islamikoaren izenean, eta, BFM TV katearen arabera, eskatu du Salah Abdeslam askatzeko. 2015eko azaroaren 13an EIk Parisen egin zituen erasoen ustezko egileetako bat da, agintarien arabera bizirik dagoen bakarra. 130 lagun hil zituzten gau hartako erasoetan.

Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak adierazi du "ekintza terrorista bat" izan dela. Saltokia System U konpainiarena da, eta 50 langile inguru jarduten dira lanean. Frantziako Barne Ministerioak jakinarazi du bi pertsona hil direla bahiketan, eta horiez gain, beste hiru lagun zauritu direla. Polizia supermerkatuan sartu da, eta Thierry Desouches enpresako bozeramailearen arabera, hamar gatibu inguru askatu ditu.

Trebes 5.000 biztanle inguruko herri bat da, Okzitaniako lurretan, Carcasonatik hamar kilometro ingurura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.