"Ez dut uste beraiek [Fronte Nazionalaren hautesleek] Marine Le Peni sinesten diotenik. Uste dut beldurtuta daudela, sufritzen ari direla. Uste dut huts egin diegula, eta berriro konkistatu behar ditugu". UMPko buruzagi izateko hautagaitza aurkeztuko duela iragarri ondoren telebistan emandako lehen elkarrizketan egin ditu adierazpenok, France 2 katean. "Alternatiba" gisa aurkeztu du bere hautagaitza.
Ekonomiaz ere mintzatu da. "Europa ez dago krisian", esan du Alemaniaren datu ekonomikoak goraipatu ondoren. Hala ere, Frantziako eredua aldatu egin beharko litzatekeela iritzi dio: "Gure eredua goitik behera berregituratu behar da". Zerga sistema aldatzea beharrezkotzat jo du, enpresen hazkundea eragin eta enplegua sortzeko.