Japoniako Segurtasun Nuklearraren Agentziak gaur onartu duenez, Fukushimako zentral nuklearra baimendutakoa baino 100.000 bider handiagoa da oraintxe. TEPCO Tokyo Electric Power konpainiak, gainera, aitortu du iodo 131 eta zesio 134 eta 137 mailak ohi baino altuagoak direla eta erreaktoreetako hainbat erregai hondatuta daudela.
Erabilitako erregaia hozteko ur biltegietan uraren maila jaitsi delako gertatu omen da hori guztia. Aldi baterako jaitsi dute maila hori, eta, erregaia hondatuta dagoenez, erradiazioa igo da, Kyodo albiste agentziak azaldu duenez.
Azkenaldian hainbat lurrikara gertatzen ari direnez, gainera, erreaktoreen sendotasuna aztertzeko eskatu dio agentziak konpainiari. Laugarren erreaktoreko goiko aldea apurtuta dago, hidrogeno leherketen eta ondorengo suteen ondorioz, baita lehen eta hirugarren erreaktoreak ere.
Erradiazioaren eraginez horiek konpotzea zaila dela aitortu du konpainiako bozeramaileak.