Libia

Gaddafik NATOrekin negoziatu nahi du

Su-eten baterako prest dagoela esan du, baina horretan alde guztiek parte hartu beharko luketela. Libiatik joateko batere asmorik ez duela gaineratu du.

2011ko apirilaren 30a
19:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Muammar Gaddafi Libiako agintariak NATOrekin negoziatu nahi du, eta hori jakinarazi dio gaur nazioarteko aliantzari. "Guk ez dugu itsasoa zeharkatzen, eta ez diegu erasorik egiten. Zergatik erasotzen digute?", galdetu du. Borroka bertan behera uzteko prest dagoela ere esan du, baina su-eten horretan alde guztiek parte hartu beharko luketela gaineratu du.

Hala ere, berak Libiatik joateko batere asmorik ez duela adierazi du. "Ez dut nire herrialdea utziko. Inork ezin nau nire herrialdea uztera behartu, eta inork ezin dit esan nire herrialdearen alde borrokarik ez egiteko".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.