Protestak herrialde arabiarretan

Gaddafiren egoitza bonbardatu du NATOk Libiako hiriburuan

Erredakzioa
2011ko apirilaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nazioartea Muammar Gaddafiren erregimenaren aurka egiten ari den presioa gero eta handiagoa da. Atzo hainbat eraso egin zituzten airez; besteak beste, Libiako koronelak Tripoli hiriburuan duen egoitza bonbardatu zuten.

Gobernuak erasoa salatu zuen, eta diktadorearen aurkako atentatu saio bat izan zela adierazi zuen. Bonbardaketan 45 lagun zauritu ziren. Horietako hamabost larri daude, eta beste hainbat lagun, berriz, desagertuta daude.

Bitartean, Misrata hirian Gaddafiren aldeko indarrek erasoak egin dituzte, eta azken bi egunotan, gutxienez, 40 lagun hil dituzte. Larunbatean erregimenaren tropek Misratatik alde egiteko agindua jaso zutela jakinarazi zuten, eta hiria lekukoen esku uzten zutela. Erreboltariak mendebaldeko hiri garrantzitsuena «askatu» izana ospatzeari ekin ziotenean, ordea, Gaddafiren indarrak hiria bortizki erasotzeari ekin zioten, berriz ere.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.