GAKOAK

2019ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Erresuma Batuak atzerapenik eskatzen ez badu, martxoaren 29an utziko du EB Europako Batasuna.

Akordioa, zertarako?

Bi aldeek erabaki zuten dibortzioaren terminoak eta epeak adostea, lege aldaketak eta aldaketa ekonomikoak bat-batean eta kontrolik gabe gerta ez daitezen. Izan ere, eragile ugarik uste dute bestela ziurtasunik gabeko egoera bat sortuko litzatekeela, eta horrek nazioartean lurrikara politiko eta ekonomiko handi bat eragingo lukeela. Egun batetik bestera, Erresuma Batuak ez luke EBren arauei jarraitzeko betebeharrik izango, ezta harengandik jasotzen dituen onuretarako eskubiderik ere.

Zergatik dago blokeatuta?

Erresuma Batuak nazioarteko hitzarmenak sinatzen dituenean, legez parlamentuak oniritzia eman behar die, zehaztu gabe dauden «salbuespenezko kasuetan» izan ezik. Theresa May lehen ministroak hitzeman zuen EBrekin akordioa eginez gero Komunen Ganberak bozkatuko zuela. Diputatu gehienek, ordea, akordioaren aurka bozkatu dute.

Zer da backstop-a?

Mayri gehiengo bat lortzea eragozten dion desadostasun nagusia da. Martxoaren 29an ituna indarrean sartuz gero, 21 hilabeteko trantsizio aldi bat hasiko da. Amaieran bi aldeek ez balute lortu etorkizunerako harremana adostea, Irlandako Errepublikaren eta Ipar Irlandaren artean ez litzateke muga gogorrik ezarriko, Erresuma Batuak aduana batasunean jarraituko luke, baina kontrolak ezarriko lituzkete Britainia Handitik Ipar Irlandara produktuak sartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.