Katalunia

Galdeketaren erantzule gisa aurkeztu du CUPek bere burua auzitegietan

Justiziak enpresei eta funtzionarioei eskatutako azalpenei erantzunez, alderdiak bere burua jo du galdeketa egiteko "beharrezko partaide" gisa.

Anna Gabriel, CUPeko eleduna, artxiboko argazki batean. PACO CAMPOS, EFE
2017ko uztailaren 17a
13:37
Entzun 00:00:0000:00:00

Atoinkulpazioaren bidea hartu du CUPek Justiziari erantzuteko. Bartzelonako Instrukzio Auzitegiko 13. aretoak hainbat azalpen eskatu dizkie enpresa eta funtzionarioei, galdeketarako prestaketetan duten parte hartzeari buruz. Hori ikusita, alderdiak erruduntzat jo du bere burua, eta idatzi bat bidali du epaitegira, esateko galdeketa egiteko "beharrezko erantzulea eta partaidea" dela.

Idatzian, auzitegiari azaltzen dio alderdiak ere lotura duela erreferendumarekin, eta eskatzen dio har dezala kontuan ikerketa egiteko orduan. Gutunean bertan iragartzen ditu, era berean, galdeketa egunean egitekoak dituzten ekitaldiak.

Idatziaren berri emateko agerraldian, CUPeko diputatu Benet Salellasek gogora ekarri du Guardia Zibilak joan den astean Kataluniako Antzoki Nazionalean egindako operazioa, eta ohartarazi arazoa ez dela PPren gobernua, "estatuko aparatua" baizik. "Demokraziaren aurka dagoen estatu batean gaude, zuzenbidea errespetatzen ez duen estatu batean. Baina guk erantzun egin behar dugu, galdeketa honek eskatzen duen uste sendoarekin eta indarrarekin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.