Israel

Gantzek hartu du Israelgo Gobernua osatzeko ardura

Parlamentuko 120 diputatuetatik 61ek babestu zuten armadaburu ohiaren hautagaitza, tartean Zerrenda Batuak, arabiarren gehiengoa duenak. Gantzek 28 egun izango ditu gobernu berria osatzeko.

Benny Gantz eta Reuven Rivlin presidentea. ABU SULTAN, EFE
2020ko martxoaren 16a
13:37
Entzun

Benjamin Netanyahuren Likud alderdiak irabazi zituen martxoaren 2an Israelen egin ziren bozak, baina, aurreko aldietan koalizio gobernua osatzeko erakutsitako ezintasunak eta haren aurkako ustelkeria auziak direla medio, Israelgo presidente Reuven Rivlinek nahiago izan du exekutiboa osatzeko ahalmena Benny Gantzen esku utzi. Urdina eta Zuria koalizioko kidearen hautagaitza babestu zuten atzo parlamentuko 120 diputatuetatik 61ek ere.

Gantzen alde bozkatu dutenen artean daude Zerrenda Batuko kideak. Arabiarren gehiengoko koalizioa hirugarren geratu zen martxoko bozetan, eta giltzarri izan daiteke gobernua osatzeko garaian. Zerrendak babes zabala lortu zuen azken hauteskundeetan, besteak beste bi alderdi nagusiek palestinarrekiko agertutako jarrera dela eta. Izan ere, Gantzek eta Netanyahuk AEBen Ekialde Hurbilerako planaren alde egin zuten kanpainan, eta arabiarren haserrea piztu zuten.

Gantzek berak iragarri du gobernu «zabala» eratzen ahaleginduko dela. Rivlinek 28 eguneko epea eman dio lehen ministrogaiari, eta ohartarazi «onartezina» litzatekeela hauteskundeak laugarrenez egin behar izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.