Alouniren abokatuek gaixotasun horren berri ematen duen mediku txosten bat aurkeztu dute: duela urte batzuk Bagdaden bihotzeko ebakuntza bat egin ziotela jasotzen da agiri horietan, eta ezinezkoa dela Alounik behar duen tratamendua espetxean jasotzea.
Garzonek aintzat hartu du txosten hori, eta 6.000 euroko bermearen truke aske utzi du.
Espainiako Poliziak iragan irailaren 5ean atxilotu zuen Alouni, beren etxean, Granadatik (Andaluzia) hurbil. Izan ere, Alouniren emaztea espainiarra da. Zehatz-mehatz, Al-Kaedari dirua eta informazioa ematea eta erakunde horretarako kideak bilatzea egozten dio Garzonek Alouniri.
Nolanahi ere, oso kazetari ezaguna da: AEBek Afganistan erasotu zutenean, bera izan zen Qatargo Al-Jazzera telebista katearen berriemailea Kabulen, eta talibanen eremuetara joateko baimena zuen kazetari bakarra. Beraz, Mendebaldeko hedabide handiek ematen ez zuten ikuspegi bat ematea lortu zuen.
Mundua