Duela egun batzuk, Bigleyk bere bizitza salbatzeko erregutu zion Britainiako lehen ministro Tony Blairi. Blairren Gobernuak bahitzaileekin ez duela negoziatuko adierazi zuen.
Talde eta lagun asko saiatu dira Bigleyren askatasuna lortzen, horietako bat Muamar Gadafi Libiako presidentearen semea, berak zuzentzen duen fundazioaren bitartez. Atzo esan zuenez "hurrengo 28 orduak oso garrantzitsuak izango dira Bigleyren etorkizunean".
iraken okupazioa