Gaza iparraldean egin duten oldarraldiarekin palestinarrek suziriekin egiten zituzten erasoak geldiarazi nahi zituztela esan dute Isralego agintariek. Orain, erretiratu egingo direla iragarri arren, lekutik oso gertu jarraituko dutela jakinarazi dute, zerbait gertatzen bada ere, zelatan.
Isralego Armadak aste honen haseran eskatu zuen tropak Gaza iparraldetik erretiratzeko baimena, baina Sharonek ezezkoa erantzun zuen.
Erretiroa iragarri eta erasoa burutu
Tropak erretiratuko direla iragarri eta ordu gutxitara, Jabaliako errefuxiatu gunea erasotu du Israelgo Armadak. Eraso horretan, hiru palestinar hil dituzte.
Israelgo iturriek jakinarazi dutenez hildakoetako bi milizianoak ziren, eta Kasam suziri bat botatzeko prestatzen ari ziren.
Ekialde Hurbila