Ekialde Hurbila
Gazan "kaosa" nagusitu dela iritzita, ordena eurek ezarriko dutela oharrarazi diote PANi lau talde armatuk
Gazako egoera nahasiari buruzko agiri bateratua plazaratu dute lau talde armatu palestinarrek: Al Aksako Martirien Brigadek (Al Fata mugimenduaren adar armatua), Hamasek, Jihad Islamikoak eta Erresistentziarako Batzorde Herritarrek. PAN Palestinako aginte nazionalari kritika gogora egin diote, Gazan "kaosa" nagusitu dela iritzi baitiote. Hori dela eta, PANen menpeko segurtasun indarrek ordena ezartzen ez badute, zeregin hori eurek beteko dutela oharrarazi dute.
Gaza eta Egiptoren arteko mugako eremuan, Rafa inguruan, legerik ez dela betetzen eta "anarkia eta nahasmena" direla nagusi salatu dute aipatutako lau talde armatuek. Hori dela eta, "PAN diziplina eta legea inposatzeko gai ez bada", lau taldeen artean Rafan ariko den indar bateratua eratuko dutela iragarri dute, "berriro lasaitasun giroa sortzeko, eta mugako igarobidea eta inguru hori guztia babesteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu