Zehazki, "sustantzia paralizatzaileek" eragin dezaketela agertu du Valeri Kuznetxov Txetxeniako fiskalak. "Oraindik goizegi da atentatua izan dela esateko, baina aukera guztiak aztertzen ari gara", zehaztu du.
Xelkovski eskualdeko lau herritan agertu da gaitza: Starogladovskaia, Xelkovskaia, xelkozavodskaia eta Kobin. Herri horietan behin-behinekoz eskolak ixteko agindu dute agintariek. Ramzan Kadirov Txetxeniako jarduneko lehen ministroak (Errusiak ezarritakoak) Errusiako Armadari eskatu dio toxikologian adituak bidaltzeko jazotakoa ikertzeko.
Txetxenia