Georgia eta Errusiaren arteko gerra bultzatzea leporatu zion atzo Dmitri Medvedev presidenteakNATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeari. Era berean, NATOk Europa ezin babes dezakeela ere nabarmendu zuen Errusiako presidenteak. Joan den abuztuan Kaukason piztutako liskarrak hori ageriko egin duela uste du. «Zer egin du NATOk? Liskarrak bultzatu baino ez». Horiek hala, nazioarteko segurtasuna bermatuko duen sistema berri bat osatu beharraz aritu zen atzo Medvedev, hainbat erakunde zibilen aurrean emandako hitzaldian.
Atzo bertan erantzun zieten NATOko kideek Medvedeven adierazpenei, bi egunez Londresen egin duten bileraren ostean. Zenbait eremutan «lan hobea» egin dezakeela eta egin behar duela aitortu zuen Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko idazkari nagusi Jaap de Hoop Schefferrek. Baina, hala ere, NATO «edozein gertakizunetarako» nahikoa prestatuta badagoela nabarmendu zuen.
Joan den abuztuan Kaukason sortutako krisiaren harira egin dute bilera erakundeko kideek Londresen. Errusiak Georgiari egin zion erasoaren moduko bati aurre egiteko gai diren aztertzekoak ziren bertan. Ondorio zehatzik ez zuten atera, defentsa aurrekontuak handitu beharra nabarmendu zuten bildurikoek.Errusiarekiko hartu beharre- ko jarrera, berriz, ez zuten zehaztu.
Atzo zehaztu ez bazuten ere,herenegun egin zituen horren inguruko adierazpenak Schefferrek. Abkhaziari eta Hego Osetiari independentzia berretsita nazioarteko politikako printzipio nagusia urratu izana leporatu zion Errusiari. Era berean, Georgiak Ipar Atlantikoko Erakundean sartzeko duen nahiari buruz ere mintzatu zen; ez dizkiola berak ateak itxiko nabarmendu zuen. Moskuko gobernua aukera horren kontra agertu da.
Afganistango tropak
Talibanen kontrako borrokaz ere jardun zuten NATOko kideek. AEBek iragarria zuten hitzordua Afganistango tropak indartze aldera presioa egiteko baliatuko zutela. Militar gehiago bidaltzeko prest ez dauden herrialdeei bestelako lankidetza eskatu nahi zieten bileran: diru laguntza.Washingtonek uste du 20.000 milioi dolar behar direla Afganistango talibanekin amaituko badute. Bestalde, agindutakoaz gain beste hiru brigada bidaltzeko eskatu dio David McKiernan Afganistanen AEBek duten armadaren buruak Washingtoni -urtarrilean iritsiko da Afganistanera agindutakoa-. Horiekin, 44.000 izango lirateke AEBek Afganistanen dituen soldaduak.
Afganistango armadak, berriz, 65.000 ditu egun. AEBek 2014rako 134.000 izatea nahi du, ordea. Robert Gates AEBetako Defentsa idazkariak Afganistango armada indartzearen alde egin du NATOko bileran. Izan ere, hori da, Ga-tesen aburuz, NATOk herrial- de horretatik irteteko duen bidea.
Ekialdeak ez gaitu autoritarismora eramango. Ez da hori gure bidea»
dimitri Medvedev
Errusiako presidentea
Nazioarteko politikako printzipio nagusiaurratu du Errusiak Georgiako gerran»
jaap de hoop scheffer
NATOko idazkari nagusia
Georgiako gerra bultzatu izana leporatu dio Medvedevek NATOri
Errusiak uste du Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak ez duela bermatzen nazioarteko segurtasuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu