Fukushimako zentral nuklearreko erreaktoreen erradiaktibitate handiko uraren isuria geratu dutela esan du gaur TEPCO Japoniako zentral hura kudeatzen duen enpresak. Langile aditu kimiko batzuen laguntzarekin lortu dute arrakala ixtea, iturri haren arabera. Astelehenean hasi zen isuria.
Erreaktoreetatik itsasora isuritako uraren ondorioz, normaltzat jotzen den iodo erradiazioa baino 7,5 milioi gehiago du itsasoko urak eta, hori dela-eta sodio silikatoa botatzen hasi ziren erreaktorera, ur erradiaktiboa isurtzen ari zela uste zuten lekura.
TEPCO erradiazio baxuko ura botatzen hasi zen herenegun, erradiazio altuagoa duenari lekua uzteko. Dena den, nabarmendu nahi izan zuten itsasora botatako ur kutsatua ez dela arriskutsua osasunarentzat.
Yukio Edano Japoniako Gobernuko bozeramaileak barkamena eskatu die ondoko herrialdeei, astelehenean bertan ez emateagatik isuriaren berri.
Itsasoko eremutik kanpo, erradiazioa gainditzen ari da lurrean gobernuak ezarritako arrisku eremua. 30 kilometro horietatik kanpo dagoen hirian, Nimien, orduko 10,3 milisieverts neurtu dute. Hamarretik aurrera, etxetik ez ateratzeko gomendioa egiten dute.