BIHAR BERRIA-N

"Gerra honi irtenbide logiko bat bilatu behar zitzaion, eta bakea da"

Henry Castellanos Romaña FARCeko Zuzendaritzako kideari eta komandanteari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

Henry Castellanos, FARCeko zuzendaritzako kidea. ERNESTO MASTRASCUSA / EFE
2016ko irailaren 23a
11:26
Entzun

Gaur bukatuko du FARC gerrillak Kolonbiako Gobernuarekin hitzartutako bake akordioari buruzko konferentzia historikoa; astelehenean sinatzekoa den hitzarmena babesteko adierazpena kaleratzea espero da. Hortaz eta beste hainbat gaitaz hitz egin du BERRIAk Henry Castellanos Romaña komandantearekin. Hemen aurrerapena:

- "Orain arte estatuarekin abian jarritako prozesu guztiek huts egin dute, ez dutelako hitza bete; ez ziren leialak izan, untxia saldu ziguten".

- "52 urteko borrokak tragedia ugari utzi ditu; hildakoak, umezurtzak, zaurituak, biktimak, desplazatuak, desagertuak, positibo faltsuak...".

- "Gerra honi irtenbide logiko bat bilatu behar zitzaion, eta hori bakea da. Bi aurkarik ezin dutenean elkar garaitu gatazka sozial eta armatuari irtenbide politikoa bilatu behar zaio. Hori izan da munduko herrialde guztien esperientzia".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.