SERBIA. HAUTESKUNDEAK

Gerra kriminal bat diputatu?

2003ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
agako espetxeko ziega batean dela aurkezten da Jugoslaviako presidente ohi Slobodan Milosevic Serbiako hauteskundeetara. Jugoslavia ohian bera agintari zela gertatutako giza eskubideen kontrako zein gerra krimenengatik epaitzen ari dira hura, Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegian. Milosevic bera ari da, gainera, bere burua defendatzen, abokaturik gabe. Epaiketak luze joko du, baina litekeena da Milosevicek gaur Serbiako Legebiltzarrean diputatu postua eskuratzea. Alta, ez dirudi bertan esertzerik izango duenik, gerra kriminaltzat zigortua izateko aukera ugari baitaude.

Oraindik haren kontrako zigorrik ez egoteak SPS Serbiako Alderdi Sozialistatik hautagai aurkeztea ahalbidetu dio presidente eta komunista ohiari. Kanpotik dirudienaren guztiz kontrara, auzibidean izateak ez dizkio botoak kenduko Milosevici, adituek adierazi dutenez. Aitzitik, Hagako epaiketa propaganda ezin hobea suertatzen ari zaio nazionalista serbiarren artean. Belgradeko kazetari Ljiljana Smajlovicek uste du epaiketa «plataforma ona» dela.«Arrunt garrantzitsua da SPSrako Milosevic zerrendaburu izatea, zeren eta hura gabe oso litekeena da alderdia Legebiltzarretik at geratzea», esan du kazetariak. Haren hautagaitzak boto asko segurtatuko dituelakoan da alderdia. Serbiako nazionalistentzat heroia da.Mendebaldeak eta haren aurkariek ez dute berdin pentsatzen. Milosevicen afixa ugari tuz beteta, margotuta eta urratuta agertu dira Belgraden egunotan. 2001etik ari dira hura Hagan epaitzen, 90eko hamarkadan Bosnian, Kroazian eta Kosovon gerra krimenetan, gizateriaren kontrako krimenetan eta genozidioan erantzukizuna izan zuelakoan. 60 akusazio baino gehiago daude haren kontra.Europako Segurtasuna eta Elkarlanerako Erakundeak Belgraden duen enbaxadore Maurizio Massarik esan du Milosevicen hautagaitzak «seinale okerra» eta irudi txarra ematen duela eskualdean, nazioartean eta baita serbiarren artean ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.