Irudia. Suedia
                        
            
        GEZURREZKO BONBA ABISUA
    Larrialdiko lurreratzea egin behar izan zuen atzo Kanadatik Pakistanera zihoan hegazkin batek Arlandako aireportuan (Suedia), ustezko bonba mehatxu baten ondorioz. Polizia iturrien arabera, hegaldia irten eta minutu gutxira emakumezko batek Kanadako Poliziari deitu zion ohartaraziz airekoan zihoan gizonezko batek bonba bat zeramala. Hala, Suediako Poliziak 30 urteko pakistandar bat atxilotu zuen, baina ez zuen lehergailurik aurkitu ez hegazkinean eta ezta haren maletetan ere. Argazkian, segurtasun indarrak airekoa aztertzen, Arlandako aireportuan.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            