Ginea Bissauko presidente Malam Bacai Sanha hil da
BISSAU. Malam Bacai Sanha Ginea Bissauko presidentea hil da, Parisen. Ospitaleratuta zegoen han, gaixotasun baten ondorioz. Zazpi eguneko dolua ezarri du Bissauko gobernuak, eta presidentearen gorpua hiriburura eramango dute. Estatu ezegonkor eta pobrea da Ginea Bissau, eta presidentea Parisen zela, estatu kolpea ematen saiatu ziren zenbait militar abenduaren bukaeran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu