Italiako Legebiltzarra osatzen duten 1.009 lagunetatik 990ek bozkatu dute. Lehen hiru bozketetan botoen bi herenak beharrezkoak ziren. Horregatik, zentro-ezkerreko legebiltzarkideek quoruma gainditzea ezinezko izango zela aurreikusita Napolitanoren alde ez egitea erabaki du; hautagaitza ez "ahultzeko". Laugarren bozketan, baina, zentro-ezkerrak bat egin eta Napolitanoren alde bozkatu du. Oposizoak, bien bitartean, zuri bozkatu du gehiengoak proposatutako hautagaitzarekin ados ez zegoelako.
Giorgio Napolitano Italiako Errepublikako presidente berria, Diputatuen Ganbarako presidentea izan zen 90eko hamarkadan eta Barne ministroa 1996ean, Romano Prodiren lehenengo Gobernuan.
Italia