Bolivia

Gizarteari eta eragile sozialei kontsulta egin arte, gas natural gehiago ez duela esportatuko iragarri du Gobernuak

Boliviako Gobernuak Dekretu Goren bat jarri du gaur mahai gainean, gizarteari eta eragile sozialei kontsulta egin arte gas natural gehiago ez duela esportatuko iragarri baitu. Azken hilabetean gizarte eragileak esportazioaren aurka azaldu dira, eta dagoeneko 14 lagun hil dira protesta ekitaldietan. Neurri horri irtenbide duin bat ematen aldera, boliviarren artean abenduaren 31 bainoi lehen amaitu beharreko elkarrizketa prozesu bat hasteko beharra azpimarratu du.

2003ko urriaren 13a
17:14
Entzun
Sindikatuak eta eragile sozialak gas naturala esportatzearen aurka azaldu dira azken hilabetean, eta egundoko tentsioa bizi izan da Boliviako gizartean. Asteburu honetan, esaterako, El Alto herrian zazpi hildako izan dira. Gobernuak gaur kaleratutako oharrak jasotzen duenez, "ez dago ez akordiorik ez konpromisorik gasa esportatzeko". Mexiko eta AEBak dira balizko erosle nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.