Bi erizainen hilketa Pauen

Gizonezko bat atxilotu dute Donibane Lohizunen, Paueko erizainen hilketagatik, eta aske utzi dute gero

Larunbatean Pauen bortizki hilik agertu ziren bi erizainen hiltzailea delakoan gizonezko bat atxilotu dute gaur Donibane Lohizunen. Handik ordu batzuetara, aske utzi dute. 48 urteko Chantal Klimaszewski eta 40ko Lucette Gariod erizainak Paueko erietxe psikiatrikoan gaueko txanda egiten ari zirela bortizki hil zituzten. Atxilotua erietxe horretako gaixo ohi bat dela soilik adierazi du Poliziak. Asteburuan beste bost lagun atxilotu zituen Poliziak, eta denak libre utzi zituzten.

2004ko abenduaren 20a
22:27
Entzun
Autopsiak argitu du erasoaren mobila ez zela lapurreta edo eraso sexuala izan; era berean, erasotzailea atxilotzeko informazio argigarria eman dio Poliziari.

Erizain bat burua moztuta agertu zen, eta burua telebistaren gainean topatu zuten. Beste erizainak labankada asko eta handiak zituen lepoan, eta odolustuta hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.